| nola egin? |
zergatik? >>
Lehen pausua: Diru sarrera
Kopurua: 30 euro (edo bakoitzak egoki ikusten duen kopurua) Banketxea: Euskadiko Kutxa Titularra: Euskalgintza-Oinarriak Kontu zenbakia: 3035 - 0058 - 37 - 0581170000 Diru sarreraren ziurtagiria eskatu (beharrezkoa da)
Bigarren pausua: Errenta aitorpena
A) Lehenengo aukera: Euskalgnitzaren alde egindako diru sarrera kenkari moduan jarri errenta aitorpenean. Horretarako 580. laukian, hau da, "Zatikako Ordainketak" deitzen den laukian euskalgintzaren alde egin den ekarpena jarri. Aitorpenarekin batera egin den ekarpenaren ziurtagiria aurkeztu. Errenta aitorpena egiten ari den langileak arazoren bat jarriko balu, aitorpena norbanakoena dela insistitu, edota bigarren aukera egin.
B) Bigarren aukera: Errenta aitorpena ohiko moduan egin, hau da, egindako ekarpena kenkari moduan sartu gabe. Ondotik instantzia orokor bat bete, Nafarroako Gobernuari euskalgintzaren alde egin dugun ekarpena itzultzea eskatuz. Horretarako instantzia honi egindako ekarpenaren ziurtagiria erantsi. Instantzia hau Nafarroako Gobernuaren erregistroan edo azpian agertzen diren erakundeei aurkeztu.
D) Hirugarren aukera: Nafarroako Gobernuak errenta aitorpena etxera egina bidali badizu. Errenta aitorpena etxean egina jaso baduzu, lehenengo edo bigarren aukera hartu. Lehenengo aukera hartzen baduzu: errenta aitorpena berriz egin beharko duzu. Bigarren aukera hartzen baduzu: instantzia bete, egindako ekarpenaren ziurtagiria gehitu eta Nafarroako Gobernuari dirua itzultzea eskatu.
Oharra: Administrazioa ez dago behartuta kenkariak onartzera. Halakotan, ekarpena egin duenak dirua "galdu" egiten du aipatzen diren egitasmoen mesedetan.
| AEK (948 220213) · ESK (948 220051) |
| Euskara Kultur Elkargoa (948 227355) · IKA (948 222246) |
| Karrikiri (948 222589) · LAB (948 221130) |
| Nafarroako Ikastolen Elkartea (948 222196) |
| Sortzen Ikasbatuaz (948 221380) · STEE/EILAS (948 212355) |
www.euskararizorzaiona.info